hizkuntza kontaktua bezero sarbidea buy a CiudadCity edition segurtasuna nabigatzaileak on line  
     
SEGURTASUNA

SSL Teknologia

Zuk egiazta dezakezun bezala, informazio berezia eskatzen dugun web honen atal guztiek SSL komunikazio protokoloa erabiltzen dute. Honek esan nahi du Interneten bidez zure ordenagailutik CiudadCity gure serbidoreraino bidaiatzen duen informazioa enkriptatua egiten duela, delako serbidoreak bakarrik ulertzeko moduan.

Prozesu honek serbidorea zertifikazio aginte batek emandako ziurtagiri elektroniko baten bidez egiaztatua egon dadila eskatzen du. Honek ziurtatzen dizu CiudadCity serbidorean sartzen eta sarearen beste serbidoreentzat izkutuko informazioa bidaltzen ari zarela. Prozesu honek ziurtatzen digu serbidoreraino bidaltzen ditugun datuak inongo kanpoko eragilek ezin izango dituela geldiarazi, eta inork ezin izango dituela ordezkatu eta gure izenean operazioak egin.

Zer da zertifikazio aginte bat? (CA, Certification Authority).
Interneten ematen diren transakzioen partehartzaileak egiaztatzen arduratzen den entitatea.

Beraz, CA erabiltzaileei ziurtagiriak emateaz arduratzen da hauek erabil ditzaten haien komunikazio seguruetan sarearen beste erabiltzaileekin. CiudadCity-ren zertifikazio agintea Verisign, Inc. Da. CA hau kode publikoen azpiegitura eta ziurtagiri digitalen hornitzaile klasikoa da jada, Interneten eta beste sare pribatuen bidez komunikazio seguruak sortzeko. Konpaina honek elkarketa estrategikoak sortu ditu Visa, EDS, Netscape, Microsoft, AT&T, Oracle, AOL, e.a. bezalako enpresekin.

Datuen Babesa

Gure zerbitzuaren erabilpenean, segurazki zure korreo elektronikoaren helbidea eta beste informazioa eska diezazkizuekegu. Zerbitzu ona eskaintzeko asmoz, CiudadCityk informazio hau zuretzat interesgarriak izan daitezkeen eskaintza bereziak, promozioak edo beste informazioen berri emateko erabil dezake

Erabiltzaileak emandako izaera pertsonaleko datuak landuak eta sartuak izango dira CiudadCity jabe eta arduraduna den fitxategi automatizatu batean. Erabiltzaileak fitxategiaren jabearengana jo ahal izango du sarrera, aldaketa, ezeztapena eta aurkakotasun eskubideak gauzatzeko.

CiudadCityk konpromezua hartzen du datuen trataera prozesu guztiak ixilpekotasuna nahikoa babestuz egin eta delako datuak modu egokian erabiliko dituela, IZAERA PERTSONALEKO DATUEN BABESAREN LEGE ORGANIKOA (LO 15/1999ko abenduaren 13koa) eta FITXATEGI AUTOMATIZATUEN SEGURTASUN NEURRIEN ARAUDIAren arabera, izaera pertsonaleko datuak dituenak (E.D. 994/1999ko ekainaren 11koa), edo, bere kasuan une bakoitzean indarrean dagoen araudiaren arabera.

Informazio gehiago Datuen Babeserako Espainako Komisioaren sitean lor dezakezu.

Documento sin título